Haur Hezkuntzan

Marrazketa eta musika.

2007-10-25

PLASTIKA LANTZEKO HELBURU OROKORRAK



Haur Hezkuntzan,edozein ekintza egin baino lehen,ekintza horrekin lortu nahi diren zenbait helburu orokorrak zehaztu behar dira,eta horien funtzioen arabera ekintzak moldatu.

Hemen aurkitu ditzakegu plastikako ekintza batean agertu ahal diren helburu orokorrak.


Helburu orokorrak

Plastikaren inguruko ekintza hauekiko jarrera baikor eta partehartzailea bultzatu eta ekintza hori gustukoa bilakatuz haurrek goza dezaten lortu behar da.Honekin batera beste xede hauek ere zaindu behar dira ekintzetan:


-Garapen sentsoriala (ukimenarena, ikusmenarena, entzumenarena..)

-Garapen psikomotorea (eskuen kontrola, koordinazioa, disoziazioa, errotazioa...)

-Garapen kognitibo-adimenezkoa (kontzeptuak: koloreak, neurriak eta formak, aldaketen pertzepzioa, ehundurak...)

-Garapen sozio-afektiboa. Elkarri lagunduz lan egiten duen talde bateko partaide dela sentitzea lortzeko; lan bat sortzeko eta burutzeko gai dela sentitzeko moduko giroa sortuz bere autoestimua lantzea; bere sortze-lanak besteei erakusteko eta emozioak azaltzeko gogoa izatea; autonomiaz jabetzen joatea margoak eta materialak bere aukeran utziz eta bere hiztegia zabalduz beren esperientziak azaltzen treba daitezen.

Etiquetas: , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio