Zer da ARTEA?
Hasteko,ez dago artearen definizio bakarra.Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar.
Urruneko kultura eta epoketako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea.Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.
Artea,munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentzasio,aldarte,mugimendu beharra,edo kezka baten adierazpide bezala ere.Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.
Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke,eta baita adierazteko modu ezberdinena ere.Arteari egiten zaion hurbilketa,errealitatearen hausnarketa gisa ulrtu behar da.
Etiquetas: artea, hausnarketa, nozio abstraktoa, pentsamendu
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio