ARTEAREN GARRANTZIA HAURREN HEZKUNTZAN
Azken bi hamarkadetan , gai honetaz Howard Gardner, Rudolf Arnheim eta Elliot Eisner arduratu dira besteak beste eta ederki asko erakutsi digute arteak nortasunaren garapenean ez ezik, adimenaren hobekuntzan eta ezagutza orokorrerako estrategien prestakuntzan duen balioa. Horregatik, beharbada, psikologia kognitiboak artea bezalako ezagutza motei gero eta garrantzi gehiago ematen die eta, era berean, gure eskola-sistemak martxan jarri duen azkeneko erreforman arte-hezkuntzak bultzada handia jaso du (paperean behintzat).
Hain onuragarria izanik, nola liteke arteak hain leku eskasa izatea gure ikastetxeetan, eta gehienbat haur txikien eskoletan? Galdera honi dagokion erantzuna ez da batere erraza. Sarritan pentsatu ohi da arte kontuak ez direla haurrek uler ditzaketen horietakoak. Bestetan, haurraren adierazpena jarri izan da hezkuntza plastikoaren ardatz edo ekimen nagusi bezala, haurra bera aritzea dela garrantzitsuena pentsatuz.
Gauzak horrela, oso beharrezkoa zaigu aspaldiko sinesmen hauek baztertzea eta Arte Hezkuntzarako bide berriak jorratzen hastea. Honek ez du esan nahi, hala ere, plastika lantzeko erabiltzen diren eskola-epealdiek bere oraingo ezaugarriak erabat galdu behar dituztenik: atseginak eta lasaigarriak izatea edota sormenari zuzendurik egotea, alegia. Hau egokia bada ere, haurrarengandik berarengandik berez atera daitekeena ez da nahikoa.
Beste ezagutza arloetan gertatzen den bezala, norberaren adierazpen plastikoa Arte Hezkuntza orokor batek emango liokeen sistematizazioarekin jantzi behar dela pentsatzen hasi beharko dugu, behar bezala garatu nahi badugu behintzat.
Honek, gainera, Arte Hezkuntzaren arloa beste edozein eskola-diziplinarekin parekatzea ekarriko luke.Hasteko, arloaren izen berrira ere ohitzen hasi beharko genuke. "Arte Hezkuntza", kontzeptu bezala, "adierazpen plastikoa" baino zabalagoa da. Bigarrenak bere xede eta ahaleginak adierazpenaren prozedura zehatzera murrizten ditu. Lehenengoak, berriz, norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta baliabidea izan nahi du. Eta horretarako, jakinduria hau guztia garatzeko, gure ingurune kulturalean ARTEA deitzen dugun giza ekimen horretan oinarritzen da.
Badakigu hasiera batean kolpeka, norabide zehatzik gabe abiatuko dela, baina pixkanaka-pixkanaka, gelako arazo praktikoak oinarri teoriko sendoekin giltzatuz, gure eskoletan "adierazpen librearen" aritze hutsetik haruntzago joan ahal izango dugu, behar bezalako Arte Hezkuntzaren helburuetara pauso sendoak emanez.

Etiquetas: artea, ezagutza, haurra, psikologia kognitiba
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio