Haur Hezkuntzan

Marrazketa eta musika.

2007-11-04

PROPOSAMEN DIDAKTIKO BATEN ARDATZA ETA ONDORIOAK

MARRAZKETA LIBREA



Ba aldu marrazki libre edo espontaneoak lekurik Arte Hezkuntzan?

Zein paper edo funtzio bete beharko luke marrazki libreak Arte Hezkuntzako didaktikaren sistematizazio baten barnean?
Galdera hauei erantzuteko garbi eduki behar dugu, lehenik eta behin, ezin dugula
gehiago marrazki libreaz hitzegin orain arte eman zaion zentzu berberaz, behintzat.
Librea baldin bada ez da izango inolako eraginaren menpe
ez dagoelako, baizik eta metodologikoki haurrari bere kabuz aritzea proposatzen zaiolako.


Abiapuntu hau finkaturik,esango genuke marrazkiaren praktika libreak esperimentazio
eta ikerketa plastikorako eremu preziatu bat eskaini beharko lukela. Haur Hezkuntza
garaian gertatzen den bezala,hementxe dauka haurrak bere saiakerak egiteko aukera,
bai prozedura edo teknika arloetan,bai adierazpenerako balibideak bilatzeko nahiean. Norabide
zehatzik gabekoesperimentazio honek norberakezohiko kodean aritzekoaukera paregabea eskainiko luke, benetazko autoadierazpenari bideak irekiz.
Bestalde, haurrak marrazki librean frogatu eta aplikatu beharko luke Arte Hezkuntzaren beste ataletan ikasitakoa.Gainontzeko ekimen didaktikoetan ikasi-erakatsi prozesuan lortutakoaren eskurapena frogatzeko eta neurtzeko osobide aproposa baita.Ezin ahaztu, amaitzeko, arteak
eta zehazki marrazkigintzak bete dezaken funtzio ludikoa.


Marrazki librea berdin gabeko aukera da artearen funtzio honetaz aritzeko.Laburbilduz, ondo dago marrazkigintzak gure eskolasistemak eskaintzen duen aisialdian mantentzea, baina derrigorrezko zeregintzat jo beharko dugu gaurko egoerari buelta ematea eta marrazkigintza
(Arte Hezkuntza, orokorrean)benetan ezagutza arlo bat bilakatzea.Edozein errealitate
paperezko bi dimentsiotan jartzeak arazo grafiko batzuk konpontzea eskatzen du eta
gure betebeharra izan beharko du arazo hauei aurre egin eta haurrari behar duen laguntza
eskaintzea. Marrazkigintzak arazoen konponketan arduratzen den beste edozein jardueraren
antzeko betebeharrak ditu eta besteen kasuetan gertadaitekeen bezala arazoen irtenbide
bilatze honek ez luke derrigorrez ekimen aspergarria izan behar.

Etiquetas: , ,