Haur Hezkuntzan

Marrazketa eta musika.

2007-11-05

MARRAZKI LIBREA(2)


MARRAZKIAREN AURREAN JOKAERA MOTAK

EGOKIAK


-Ahalik eta ongien egiteko ardura
-Introspekzioa.
-Balorazio egokia.
-Autokritika egokia.
-Gaiari bat etorri.
-Mintzaira eta motriz jokaera egoki eta lasaiak.


EZ EGOKIAK


-Marrazteko bere ezintasunaren inguruko aipamenak, ukatzen den arte.
-Lehenbailehen amaitzeko beharra.
-Gogo bizitasun handiegia: “Egina dago¡” “Jo zein erraza” “Zein ondo atera zaidan”.
-Gehiegizko autokritika edo/eta etengabea.
-Gaia aldatu beharra edo gutxi bat etorri.
-Mintzaira eta motriz jokaera desegokiak, ezustekoak, “arraroak”.
-Marrazkia uzteko ezintasuna, gehiago eta gehiago bete, norberarekin eraman.
-Etengabe laguntza eskatu edo balorazioaren beharra jarraitu



Etiquetas: , ,

MARRAZKI LIBREA(1)


JOKAERA EGOKITU ETA MOLDATU GABEKO ZENBAIT ADIERAZLE





EGOKITUAK


-Marrazkiak sintesi onargarri bat azaltzen du.
-Ideiek ildo bat daramate.
-Gestalten mantenduak; barneratuak.
-Sentimendu atseginak edo ez baina gutxienez eramangarriak sortzen dituzte.
-Lagunaren adin kronologikoa, sexua eta talde sozioekonomiko- kulturalarekin bat datozen irudiak dira.
-Margoaren erabilpena egokia da eta mugak errespetatzen dira, 5 urtetik aurrera gutxienez.
-Irudi itzalduak agertzen badira, erabilpena hautatua da, estuasuna sortzen duena adieraziz bezala, Niak beste estuasun iturriak adierazi eta bereiz ditzake.
-Trazuak plastikoagoak dira, erdibideko presiokoak, erritmoarekin. Antsiadun trazuak begibistako antsietatez lagunduak.
-Irudiak ondo “ixten” dute enfasi handirik gabe. Itxidura falta liteke baina Gestalta ongi badago
galera sentimenduak, gogoan hartzeko edo babesteko zailtasuna adierazi dezake baina neurosimugen barruan.


MOLDATU GABEAK


-Sintesia akastuna da.
-Ideia, norabiderik ez duen orden gabeko xehetasun masa nahasia da.
-Gestalten hautsiak, desbarneratuak, indargabetuak, edozein adinean arruntetik kanpo dauden nahasmenak. Adibidez, hegazti hanka duen gizona.
-Elementu maltzurrak agertzen dira, beldurra, ukazioa edo emozio-harridura sortzen dutenak.
-Edozein adinerako ezohikoak dira. Adibidez: poltsa itxurako gorputz begiduna, dimentsiobakarreko ahoa, gorputzadarrak eta abar.
-Margoaren erabilpen desegokia eta kontrolik gabea, errealitatea eta mugak errespetatu gabe
(enbor berdea, zuhaitz adaburu gorria).
-Itzaldura guztia baztertzen duten marrazkiak dira edo mugarik gabe erabiltzen dute margo beltza bezala.
-Trazuak etenda daude, norabide gabeak edo norabidea aldatzen dute. Kontrolik gabeko trazuak dira, begibistako antsietate aztarnarik gabekoak.
-Lagunarentzat ez daude “itxidurak”, besterik gabe ematen dira, ez ixteak ez dio ezer esaten, ahokadura ezak, gardentasunak, elkarjartzea eta perspektibek ez dute baliorik. Ez du kexarik eta ez du zuzentzeko nahirik...Adibidez, irudi bat bestearekin nahasten da ezin delarik besoa batena edo bestearena den bereizi, begi bat gizonarena edo emakumearena den.

Etiquetas: , , , ,

LANA BURTZERAKOAN ERAGINA DUTEN ALDERDIAK


Haurra:
- Adina (bere gain dituenezaugarri guztiekin).
- Sexua (elementu oso bereizgarriak daude).
- Adimen gaitasuna.
- Aho eta adierazpen grafiko erraztasuna.
- Amets egiteko gaitasuna.
- Norberaren historia.
- Beste alderdi batzuk.

Aztertzailea:
- Zein paper jokatzen du aztertzaileak.
- Burutzerakoan zein motibazio agertzen dio haurrari.
- Zein erantzun emango dio marrazkiari.
- Aho edukia eskatzen du edo ez.



Materialak:
- Arkatza.
- Borragoma.
- DIN A-4 papera.
- Beste euskarri batzuk:lurra, horma, kartoia...
- Mota desberdinetako margoak.



Gomendagarria da:


- Eskutitz neurriko paperzuriak erabili aurrealde edo atzealdean marrarik ez dutenak,hauek ekoizpena distortsionatzen baitute, neurri batean lagunaren jokaera zuzendu edo nahastuz parametroak aurkezterakoan.
- Beti neurri berdineko paperak erabiltzea lanerako psikologi espazio berdina eskaintzearekin
harremanetan dago eta baita ere bere burua antolatu behar duen espazio iraunkor batekin.
- 2 zenbakiko arkatza erabili (ez argia ez iluna). Honela marra argia bada jakingo dugu hau lagunak eginiko presio eskasagatik dela.
- Arkatza ezabatzeko borragoma biguna erabili. Test grafiko proiektibo guztietarako borragomak lagunaren begi-bistan egon behar du.
Erabiltzen duen edo ez, zein maiztasunarekin eta irudiaren zein xehetasun ezabatzeko jaso behar dugu.
- Komenigarria da test multzoari grafikoekin hasiera ematea errazenak baitira. Haurrei marraztea gustatzen zaie. Adoleszente eta helduei ere bai.
- Eroso eserita egotea.

Etiquetas: , , ,

NORTASUNAREN EZAGUTZA MARRAZKIAREN BIDEZ

MARRAZKIA ELEMENTU PROIEKTIBO GISA



Marrazki proiektiboen interpretazio arloa ere zenbait postulatu teorikotan oinarritzen da:

a) Gizakiarengan joera dago mundua modu antropomorfiko batean ikusteko, norberaren irudiaren bidez.
b) Inguruaren ikuspegi antropomorfikoaren funtsa da proiekzio mekanismoa.
d) Distortsioak proiekzio mekanismoaren parte dira, proiekzioak defentsa funtzioa duen heinean, hau da, lagunak bere baitan ukatzen duen hori kanpoko munduan atxikitzeko zerbitzuan dagoen heinean.



LABURPENA





- Barruko esperientzia (barne irudia) kanpoko munduan kokatzea da.
- Aztergai denak ez du bakarrik ikusten duena marrazten, batik bat sentitzen duena. Bere alderdi subjetiboek definitzen dute bere ahalegin objetiboa.
- Marrazkien ulermena esanahi sinbolikoen desziframenduan oinarritzen da.
- Sinbolismo honek, desplazamendu eta ordezkapen mekanismoekin jarduten du

Etiquetas: , , ,

MARRAZKIA JARDUERA TERAPEUTIKO GISA


Marrazkiaren balio terapeutikoak lagunak bizitako zirrara eta egoera mingotsak marrazkiaren
bidez askatzeko ahalmenean datza. Nahita edo nahigabe gizabanakoan eragiten duen katarsi hau, haur-klinikan adierazpen-jarduera erabili eta trebatuenen artean kokatzen du. Jolasarekin batera jarduera ludikoak dira, aberastasun sinboliko eta elkarkor handiarekin, bere eraketa eta
erabileran askeak, bere izatean terapeutikoak.
Egiten dituen gizabanakoarengan mingarriak gertatu zaizkion esperientziak berreginez, esperientzia hauek bersortu eta konpontzeko aukera eskaintzen zaiola baieztatzen da.


Garbi dago haurrak bere marrazkiaren bidez ahoz adierazi ezin edo nahi ez lituzkeen sentimenduak nola adierazten dituen. Honetan datza bere balio terapeutikoak.


Ondoriozta dezakegu marrazkiak antsietatea, beldurra eta gorrotozko sentimenduak adierazteko aukera eskaintzen duela sozialki onargarria den moduan. Haurrari ahalbideratzen dio nork beraren emozioegoeraz erabilera konstruktibista egin dezakeela deskubritzea. Norberaren sentimenduak ezagutu eta adierazteko beldurrik ez izatea eta bide honetatik bere tentsioak lasaitzea ahalbideratzen du.
Bere xede nagusia antolaketa psikikoaren garapenean laguntzea da, zenbaitetan estutzen gaituzten beldurren aurrean babes neurri nahasietara jotzeko beharrik gabe.

Etiquetas: , , , ,

KOMUNIKAZIO SISTEMA


Marrazketa librea
eta haurrek burutzen dituzten obra plastiko oro komunikazio sistema gisa ulertu behar ditugu, besteak beste, irakaskuntzaren maila guztietan ezaugarri honetan agertzen direlako: “Lehen Etapako Arte Adierazpideari dagokion arloa “Mintzaira” arlotzat jotzen da, hau da, edozein mintzairak bezalaxe, erabilia gertatu ahal izateko berariazko kodeak daramatzan giza adierazpide eta komunikabidetzat”(Eusko Jaurlaritza: 1992 b, 167).





Honek suposatzen du marrazki edota obra plastiko hauek kode baten arabera eginak direla, hots, arau multzo bat kontuan harturik burutuak izaten direla. Hauek arautu xamar dagoen kate baten arabera edo pertsonalki sorturikoak izan daitezke. Lehenengo kasuan errepresentazio-sistemak (perspektiba, kasu) daude eta baita ustez hain araututa ez dauden beste batzuk ere, marrazki estereotipatuak eta askotan gizartearen zein helduen eraginez, tamalez, jasotzen direnak: testu-liburuetan eta margotzeko liburuetan agertzen direnak, edota helduek “irakasten” dituztenak: “horrela egiten da etxe bat” eta honen gisakoak.


Bigarren kasuan, pertsonalki sorturiko kode baten araberakoak, kodea librea eta moldakorra da, egin nahi denaren arabera egokitua eta berezko mundu-ikuskera sortzen duena. Beste hizkuntzekin (ahozkoa, idatzizkoa) ez bezala, haurrek ez dute traba handirik euren ikuskera plastikoki adierazteko, (ezta berau aldatzeko ere).

Eta hau guztia ahalbideratzeko ezinbestekoa da testuingurua kontuan hartu eta zaintzea:
ikas-gelako giroa, tresnen eta materialen aukera, erreferentzia plastikoak, kultur mailakoa, ikasleen artean kezka nagusiak,... azken funtsean, obrari zentzua ematen dioten baldintzapenak, gizakia korapilatsua den etengabeko erlazio- munduan hazi eta hezitzen baita. Gure eginbeharra azken finean, komunikazio ahalmen plastikoak garatzen laguntzea izango da, bere buruarengan
ahalik eta konfidantza handiena izan dezan.

Etiquetas: , , ,

ARTE HEZKUNTZA BERRIAREN OINARRIZKO IDEIAK,DISZIPLINA MODUAN






a) Artea, edozein pertsonaren hezkuntzan beharrezkoa den ikasketa arloa da.
b) Artea, eskolan irakatsi behar da beste edozein disziplina bat bezala.
d) Hezkuntza orokorrean Arte Hezkuntzak, arte disziplinen ezagupenak eta berezko trebetasunen ikaskuntzak gehitu behar ditu.



Baieztapen hauek nabarmenki zera jasotzen dute:
e) Arte Hezkuntza ezin liteke sormenaren garapena eta autoadierazpena ematera soilik murriztua gelditu.
f) Arte Hezkuntzak ezin du Hezkuntza Orokorrean duen presentzia zuritu beste arloentzat erabilgarri eta laguntzaile gerta dakiekela esanez.




Aspaldidanik zotzak zotzontzian, babarrunak sukaldean eta kotoiak botikinean behar lukete, baina eskoletan lan arrunta izaten jarraitzen duten eskulanek babesten dituzte, haurrak hasieran bere erabilpena ulertu ez eta ondoren interes guztia galtzen duelarik. Arte Hezkuntzak material desberdin hauek eskulanetik esperimentaziorako aldaketan eman beharreko bulkada argitu behar
dugu, ez delako esku artean dituzten materialetan oinarritzen,baizik eta ekintza bultzatzen
duen helburuaren ulerpenean.



Baina, ez dugu ahaztu behar Haur Hezkuntzan, Arte Hezkuntzak jasotzen dituen eduki
batzuk lantzen joan behar direla. Haur adierazpenen bidez eta batez ere marrazkiaren bidez (Haurra sortzaile handia da garai honetan), irakaslea landu behar dituzten edukinez konturatuko da. Hau da, giza gorputzaren irudikapenean ezagutu beharko lukeena haurrak adierazten ez badu, bere adinera egokitzen den metodo bat beharko du,adierazi ahal izateko.
bihar marrazki askeei buruz hitz egingo dut.

Etiquetas: , , ,

MARRAZKI LIBREA,MARRAZKI BALDINTZATUTA


Ikusitakoa ikusita ezinezkotzat jo behar dugu marrazki librearen benetazko askatasuna.
Aspalditik adierazpen libre izenakin ezagutzen dugun hori, logikoki, zenbait kultural zein indibidual faktorez erabat baldintzatutako praktika bat besterik ez da. Eta logikoa dela diogu, ekimen plastikoak eta arte ekimenak benetan komunikakorrak izateko gizartearen sistema sinbolikoaren parte izan behar dutelako.
Beste hitzetan esanda, erkidegoarentzako “ulergarriak” izan behar dute. Haurrak badu, hortaz, zenbait baldintzei kasu egin beharra eta helduok bere gizarteratze prozesu honetan lagundu egin beharko genioke.
Marrazkiaren garapenaren askatasuna baldintzatzen duten faktore hauek,batzutan,norberarenak izaten dira; adibidez, adimen prestakuntza, motorra eta grafikoarekin zerikusirik duten horiek. Baina bestetan kultur inguruneak jartzen dituenak izaten dira eraginkorrenak.
Gure kultur inguruneak marrazketaren funtzio adierazkorrari garrantzi handia ematen dio eta honek eragin handia izan du gure jarduera didaktikoetan.
Esate baterako, adierazpen librearen ondorioz subjetibotasuna eta erlatibotasuna nagusitzen
dira haur lan plastikoetan ebaluazioaren aukera bera ukatuz: nola baloratu daiteke norberaren autoadierazpena?
Baina ez da hau gure kultur ingurunean nagusia den sistema estetikoak haurraren jarduera
plastikoari eta marrazketaren didaktikari jartzen dion muga bakarra. Haurra txikitxikitatik
jabetzen da “naturalismoak” helduontzat duen garrantziaz eta trebetasun grafikoa lortzen duen heinean zirriborroaren saio esperimentalen emaitza aberatsak baztertu egiten ditu irudikapen figuratiboan buru belarri murgiltzeko3. Haur Hezkuntza garaian esperimentazioaren ardatza den tresna, material, forma, kolore, ehundura eta keinuaren eragina etenda gelditzen da,zoritxarrez, haurrak estrainekoz “itxuradun” forma lortzen duenetik aurrera. Helduok,sarritan ustekabean egiten baldin badugu ere, haurra aztertzen ari den irudikapenaren arazo berri honen garrantzia gehiegi azpimarratzen dugu.

Etiquetas: , , ,