Haur Hezkuntzan

Marrazketa eta musika.

2007-11-05

MARRAZKI LIBREA,MARRAZKI BALDINTZATUTA


Ikusitakoa ikusita ezinezkotzat jo behar dugu marrazki librearen benetazko askatasuna.
Aspalditik adierazpen libre izenakin ezagutzen dugun hori, logikoki, zenbait kultural zein indibidual faktorez erabat baldintzatutako praktika bat besterik ez da. Eta logikoa dela diogu, ekimen plastikoak eta arte ekimenak benetan komunikakorrak izateko gizartearen sistema sinbolikoaren parte izan behar dutelako.
Beste hitzetan esanda, erkidegoarentzako “ulergarriak” izan behar dute. Haurrak badu, hortaz, zenbait baldintzei kasu egin beharra eta helduok bere gizarteratze prozesu honetan lagundu egin beharko genioke.
Marrazkiaren garapenaren askatasuna baldintzatzen duten faktore hauek,batzutan,norberarenak izaten dira; adibidez, adimen prestakuntza, motorra eta grafikoarekin zerikusirik duten horiek. Baina bestetan kultur inguruneak jartzen dituenak izaten dira eraginkorrenak.
Gure kultur inguruneak marrazketaren funtzio adierazkorrari garrantzi handia ematen dio eta honek eragin handia izan du gure jarduera didaktikoetan.
Esate baterako, adierazpen librearen ondorioz subjetibotasuna eta erlatibotasuna nagusitzen
dira haur lan plastikoetan ebaluazioaren aukera bera ukatuz: nola baloratu daiteke norberaren autoadierazpena?
Baina ez da hau gure kultur ingurunean nagusia den sistema estetikoak haurraren jarduera
plastikoari eta marrazketaren didaktikari jartzen dion muga bakarra. Haurra txikitxikitatik
jabetzen da “naturalismoak” helduontzat duen garrantziaz eta trebetasun grafikoa lortzen duen heinean zirriborroaren saio esperimentalen emaitza aberatsak baztertu egiten ditu irudikapen figuratiboan buru belarri murgiltzeko3. Haur Hezkuntza garaian esperimentazioaren ardatza den tresna, material, forma, kolore, ehundura eta keinuaren eragina etenda gelditzen da,zoritxarrez, haurrak estrainekoz “itxuradun” forma lortzen duenetik aurrera. Helduok,sarritan ustekabean egiten baldin badugu ere, haurra aztertzen ari den irudikapenaren arazo berri honen garrantzia gehiegi azpimarratzen dugu.

Etiquetas: , , ,

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio