MARRAZKIA JARDUERA TERAPEUTIKO GISA
Marrazkiaren balio terapeutikoak lagunak bizitako zirrara eta egoera mingotsak marrazkiaren
bidez askatzeko ahalmenean datza. Nahita edo nahigabe gizabanakoan eragiten duen katarsi hau, haur-klinikan adierazpen-jarduera erabili eta trebatuenen artean kokatzen du. Jolasarekin batera jarduera ludikoak dira, aberastasun sinboliko eta elkarkor handiarekin, bere eraketa eta
erabileran askeak, bere izatean terapeutikoak.
Egiten dituen gizabanakoarengan mingarriak gertatu zaizkion esperientziak berreginez, esperientzia hauek bersortu eta konpontzeko aukera eskaintzen zaiola baieztatzen da.
Garbi dago haurrak bere marrazkiaren bidez ahoz adierazi ezin edo nahi ez lituzkeen sentimenduak nola adierazten dituen. Honetan datza bere balio terapeutikoak.
Ondoriozta dezakegu marrazkiak antsietatea, beldurra eta gorrotozko sentimenduak adierazteko aukera eskaintzen duela sozialki onargarria den moduan. Haurrari ahalbideratzen dio nork beraren emozioegoeraz erabilera konstruktibista egin dezakeela deskubritzea. Norberaren sentimenduak ezagutu eta adierazteko beldurrik ez izatea eta bide honetatik bere tentsioak lasaitzea ahalbideratzen du.
Bere xede nagusia antolaketa psikikoaren garapenean laguntzea da, zenbaitetan estutzen gaituzten beldurren aurrean babes neurri nahasietara jotzeko beharrik gabe.
Etiquetas: garapenean, laguntzea, marrazkiak, sentimenduak, terapeutikoak
0 comentarios:
Publicar un comentario
Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]
<< Inicio