Haur Hezkuntzan

Marrazketa eta musika.

2007-10-26

Zer da ARTEA?




Hasteko,ez dago artearen definizio bakarra.Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar.

Urruneko kultura eta epoketako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea.Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.

Artea,munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentzasio,aldarte,mugimendu beharra,edo kezka baten adierazpide bezala ere.Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.

Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke,eta baita adierazteko modu ezberdinena ere.Arteari egiten zaion hurbilketa,errealitatearen hausnarketa gisa ulrtu behar da.

Etiquetas: , , ,

MAGISTERITZAKO IRAKASGAIA:ADIERAZPEN PLASTIKOA


Magisteritzako unibertsitatean,hainbat irakasgai ikasten diren,eta horien artean artearekin erlazio zuzena duen irakakasgai bi daude,kasu honetan,Adierazpen plastikoari buruz hitz egingo dugu.
2.Mailako irakasgaia da,eta talde lanean batez ere zentratuta dago.
Lahuilekoan zehar 5 lan nagusitzen dira:3 praktikoak eta 2 teorikoak.
Lan praktikoak egiteko,gehien baloratzen dena ebaluaziorako"irudimena"da,topikoetatik aldentzea,eta eskultura edo ideai interesgrri eta berriak lantzea kontuan hartzen da.
Lan teorikoetan,analisia batez ere lantzen da,lehengoa:praktikak egin ondoren haurren irakaskuntzaren analisia egin eta bigarrena:haurren marrazkien analisia.
Irakasgai honekin,aukera daukagu ikasitakoa praktikara eramateko,umeekin lantzerakoan ikasi dugun guztia benetan erabiltzeko.

Etiquetas: , , , ,