2008-01-17
2008-01-15
2008-01-11
"Educacion musical" blog
Gehien gustatu zaidan blog-a EDUCACION MUSICAL deitzen da:
Oso ondo eginda dago,eta aukera asko ematen digu.
Jartzen dituen post-ak edo testuak gai ezberdinei buruzkoak dira,batzuetan argzakiekin irudikatutak daude,baina bideoak ikusteko aukerak ere ematen digu.
Esan beharreko beste gauza da,heziketa musikalarai buruzko beste helbide asko jarritak dituela,baita gai honi buruzko blog ugari ere eskuratzen dizkizu.
Beraz,interesa baduzu,ez pentsatu gehiago eta behean jarriko dudan helbidea klikatu:
http://educacionmusical.blogspot.com/
Etiquetas: blog, educacion musical, helbideak, interesgarria
2008-01-10
MUSIKOTERAPIA
Telebistan agertu zen Musikoterapiari buruzko albiste bat da,Youtuben hartutakoa:
Etiquetas: bideoa, musikoterapia, youtube
MARRAZKETA
Youtuben aurkitutako beste bideoak marrazketari buruzkoak
Etiquetas: bideoa, marrazketa librea, umeak, youtube
INTRUMENTU MUSIKALAK PRAKTIKAN JARTZEN
Youtuben aurkitutako bideo batzuk dira,non umeak intrumentu musikalak jotzen agertzen diren
Etiquetas: bideoa, instrumentuak, youtube
Argazki batzuk ditut,baina gordetzen dudan gauza onena,denak agertzen diren bideo bat da.
Youtuben jarri dut,eta behean jarriko dudan linkarekin ikusi dezakezue:
http://es.youtube.com/watch?v=au59W1ice2s
BESTE BLOGS INTERESGARRIAK
ARTEA
-http://arteciudadano.blogspot.com/
-http://arte-nuevo.blogspot.com/
HEZKUNTZA
-http://rociocabanillas.blogspot.com/
MUSIKA
-http://educacionmusical.blogspot.com/
-http://fungaalafia.blogspot.com/
-http://nosvemosenelblog.blogspot.com/
-http://blog.educastur.es/canciones/
-http://educacionmusicalvenezuela.blogspot.com/
Etiquetas: arte hezkuntza, artea, blog, interesgarria, musika
2007-11-05
MARRAZKI LIBREA(2)
MARRAZKIAREN AURREAN JOKAERA MOTAK
-Ahalik eta ongien egiteko ardura
-Introspekzioa.
-Balorazio egokia.
-Autokritika egokia.
-Gaiari bat etorri.
-Mintzaira eta motriz jokaera egoki eta lasaiak.
EZ EGOKIAK
-Marrazteko bere ezintasunaren inguruko aipamenak, ukatzen den arte.
-Lehenbailehen amaitzeko beharra.
-Gogo bizitasun handiegia: “Egina dago¡” “Jo zein erraza” “Zein ondo atera zaidan”.
-Gehiegizko autokritika edo/eta etengabea.
-Gaia aldatu beharra edo gutxi bat etorri.
-Mintzaira eta motriz jokaera desegokiak, ezustekoak, “arraroak”.
-Marrazkia uzteko ezintasuna, gehiago eta gehiago bete, norberarekin eraman.
-Etengabe laguntza eskatu edo balorazioaren beharra jarraitu
MARRAZKI LIBREA(1)
JOKAERA EGOKITU ETA MOLDATU GABEKO ZENBAIT ADIERAZLE
EGOKITUAK
-Marrazkiak sintesi onargarri bat azaltzen du.
-Ideiek ildo bat daramate.
-Gestalten mantenduak; barneratuak.
-Sentimendu atseginak edo ez baina gutxienez eramangarriak sortzen dituzte.
-Lagunaren adin kronologikoa, sexua eta talde sozioekonomiko- kulturalarekin bat datozen irudiak dira.
-Margoaren erabilpena egokia da eta mugak errespetatzen dira, 5 urtetik aurrera gutxienez.
-Irudi itzalduak agertzen badira, erabilpena hautatua da, estuasuna sortzen duena adieraziz bezala, Niak beste estuasun iturriak adierazi eta bereiz ditzake.
-Trazuak plastikoagoak dira, erdibideko presiokoak, erritmoarekin. Antsiadun trazuak begibistako antsietatez lagunduak.
-Irudiak ondo “ixten” dute enfasi handirik gabe. Itxidura falta liteke baina Gestalta ongi badago
galera sentimenduak, gogoan hartzeko edo babesteko zailtasuna adierazi dezake baina neurosimugen barruan.
MOLDATU GABEAK
-Sintesia akastuna da.
-Ideia, norabiderik ez duen orden gabeko xehetasun masa nahasia da.
-Gestalten hautsiak, desbarneratuak, indargabetuak, edozein adinean arruntetik kanpo dauden nahasmenak. Adibidez, hegazti hanka duen gizona.
-Elementu maltzurrak agertzen dira, beldurra, ukazioa edo emozio-harridura sortzen dutenak.
-Edozein adinerako ezohikoak dira. Adibidez: poltsa itxurako gorputz begiduna, dimentsiobakarreko ahoa, gorputzadarrak eta abar.
-Margoaren erabilpen desegokia eta kontrolik gabea, errealitatea eta mugak errespetatu gabe
(enbor berdea, zuhaitz adaburu gorria).
-Itzaldura guztia baztertzen duten marrazkiak dira edo mugarik gabe erabiltzen dute margo beltza bezala.
-Trazuak etenda daude, norabide gabeak edo norabidea aldatzen dute. Kontrolik gabeko trazuak dira, begibistako antsietate aztarnarik gabekoak.
-Lagunarentzat ez daude “itxidurak”, besterik gabe ematen dira, ez ixteak ez dio ezer esaten, ahokadura ezak, gardentasunak, elkarjartzea eta perspektibek ez dute baliorik. Ez du kexarik eta ez du zuzentzeko nahirik...Adibidez, irudi bat bestearekin nahasten da ezin delarik besoa batena edo bestearena den bereizi, begi bat gizonarena edo emakumearena den.
Etiquetas: irudiak, margoaren erabilpena, marrazkiak, sentimendu atseginak, trazuak
LANA BURTZERAKOAN ERAGINA DUTEN ALDERDIAK
Haurra: - Adina (bere gain dituenezaugarri guztiekin). - Sexua (elementu oso bereizgarriak daude). - Adimen gaitasuna. - Aho eta adierazpen grafiko erraztasuna. - Amets egiteko gaitasuna. - Norberaren historia. - Beste alderdi batzuk. Aztertzailea: - Zein paper jokatzen du aztertzaileak. - Burutzerakoan zein motibazio agertzen dio haurrari. - Zein erantzun emango dio marrazkiari. - Aho edukia eskatzen du edo ez. Materialak: - Arkatza. - Borragoma. - DIN A-4 papera. - Beste euskarri batzuk:lurra, horma, kartoia... - Mota desberdinetako margoak. |
Gomendagarria da:
- Eskutitz neurriko paperzuriak erabili aurrealde edo atzealdean marrarik ez dutenak,hauek ekoizpena distortsionatzen baitute, neurri batean lagunaren jokaera zuzendu edo nahastuz parametroak aurkezterakoan.
- Beti neurri berdineko paperak erabiltzea lanerako psikologi espazio berdina eskaintzearekin
harremanetan dago eta baita ere bere burua antolatu behar duen espazio iraunkor batekin.
- 2 zenbakiko arkatza erabili (ez argia ez iluna). Honela marra argia bada jakingo dugu hau lagunak eginiko presio eskasagatik dela.
- Arkatza ezabatzeko borragoma biguna erabili. Test grafiko proiektibo guztietarako borragomak lagunaren begi-bistan egon behar du.
Erabiltzen duen edo ez, zein maiztasunarekin eta irudiaren zein xehetasun ezabatzeko jaso behar dugu.
- Komenigarria da test multzoari grafikoekin hasiera ematea errazenak baitira. Haurrei marraztea gustatzen zaie. Adoleszente eta helduei ere bai.
- Eroso eserita egotea.
Etiquetas: aztertzailea, gomendagarria, haurra, materialak
NORTASUNAREN EZAGUTZA MARRAZKIAREN BIDEZ
Marrazki proiektiboen interpretazio arloa ere zenbait postulatu teorikotan oinarritzen da:
a) Gizakiarengan joera dago mundua modu antropomorfiko batean ikusteko, norberaren irudiaren bidez.
b) Inguruaren ikuspegi antropomorfikoaren funtsa da proiekzio mekanismoa.
d) Distortsioak proiekzio mekanismoaren parte dira, proiekzioak defentsa funtzioa duen heinean, hau da, lagunak bere baitan ukatzen duen hori kanpoko munduan atxikitzeko zerbitzuan dagoen heinean.
LABURPENA
- Barruko esperientzia (barne irudia) kanpoko munduan kokatzea da.
- Aztergai denak ez du bakarrik ikusten duena marrazten, batik bat sentitzen duena. Bere alderdi subjetiboek definitzen dute bere ahalegin objetiboa.
- Marrazkien ulermena esanahi sinbolikoen desziframenduan oinarritzen da.
- Sinbolismo honek, desplazamendu eta ordezkapen mekanismoekin jarduten du
Etiquetas: marrazki proiektiboa, objetiboa, sinbolismo, ulermena
MARRAZKIA JARDUERA TERAPEUTIKO GISA
Marrazkiaren balio terapeutikoak lagunak bizitako zirrara eta egoera mingotsak marrazkiaren
bidez askatzeko ahalmenean datza. Nahita edo nahigabe gizabanakoan eragiten duen katarsi hau, haur-klinikan adierazpen-jarduera erabili eta trebatuenen artean kokatzen du. Jolasarekin batera jarduera ludikoak dira, aberastasun sinboliko eta elkarkor handiarekin, bere eraketa eta
erabileran askeak, bere izatean terapeutikoak.
Egiten dituen gizabanakoarengan mingarriak gertatu zaizkion esperientziak berreginez, esperientzia hauek bersortu eta konpontzeko aukera eskaintzen zaiola baieztatzen da.
Garbi dago haurrak bere marrazkiaren bidez ahoz adierazi ezin edo nahi ez lituzkeen sentimenduak nola adierazten dituen. Honetan datza bere balio terapeutikoak.
Ondoriozta dezakegu marrazkiak antsietatea, beldurra eta gorrotozko sentimenduak adierazteko aukera eskaintzen duela sozialki onargarria den moduan. Haurrari ahalbideratzen dio nork beraren emozioegoeraz erabilera konstruktibista egin dezakeela deskubritzea. Norberaren sentimenduak ezagutu eta adierazteko beldurrik ez izatea eta bide honetatik bere tentsioak lasaitzea ahalbideratzen du.
Bere xede nagusia antolaketa psikikoaren garapenean laguntzea da, zenbaitetan estutzen gaituzten beldurren aurrean babes neurri nahasietara jotzeko beharrik gabe.
Etiquetas: garapenean, laguntzea, marrazkiak, sentimenduak, terapeutikoak
KOMUNIKAZIO SISTEMA
Marrazketa librea eta haurrek burutzen dituzten obra plastiko oro komunikazio sistema gisa ulertu behar ditugu, besteak beste, irakaskuntzaren maila guztietan ezaugarri honetan agertzen direlako: “Lehen Etapako Arte Adierazpideari dagokion arloa “Mintzaira” arlotzat jotzen da, hau da, edozein mintzairak bezalaxe, erabilia gertatu ahal izateko berariazko kodeak daramatzan giza adierazpide eta komunikabidetzat”(Eusko Jaurlaritza: 1992 b, 167).
Honek suposatzen du marrazki edota obra plastiko hauek kode baten arabera eginak direla, hots, arau multzo bat kontuan harturik burutuak izaten direla. Hauek arautu xamar dagoen kate baten arabera edo pertsonalki sorturikoak izan daitezke. Lehenengo kasuan errepresentazio-sistemak (perspektiba, kasu) daude eta baita ustez hain araututa ez dauden beste batzuk ere, marrazki estereotipatuak eta askotan gizartearen zein helduen eraginez, tamalez, jasotzen direnak: testu-liburuetan eta margotzeko liburuetan agertzen direnak, edota helduek “irakasten” dituztenak: “horrela egiten da etxe bat” eta honen gisakoak.
Bigarren kasuan, pertsonalki sorturiko kode baten araberakoak, kodea librea eta moldakorra da, egin nahi denaren arabera egokitua eta berezko mundu-ikuskera sortzen duena. Beste hizkuntzekin (ahozkoa, idatzizkoa) ez bezala, haurrek ez dute traba handirik euren ikuskera plastikoki adierazteko, (ezta berau aldatzeko ere).
Eta hau guztia ahalbideratzeko ezinbestekoa da testuingurua kontuan hartu eta zaintzea:
ikas-gelako giroa, tresnen eta materialen aukera, erreferentzia plastikoak, kultur mailakoa, ikasleen artean kezka nagusiak,... azken funtsean, obrari zentzua ematen dioten baldintzapenak, gizakia korapilatsua den etengabeko erlazio- munduan hazi eta hezitzen baita. Gure eginbeharra azken finean, komunikazio ahalmen plastikoak garatzen laguntzea izango da, bere buruarengan
ahalik eta konfidantza handiena izan dezan.
Etiquetas: irakasten, marrazketa librea, obra plastiko, perspektiba
ARTE HEZKUNTZA BERRIAREN OINARRIZKO IDEIAK,DISZIPLINA MODUAN
a) Artea, edozein pertsonaren hezkuntzan beharrezkoa den ikasketa arloa da.
b) Artea, eskolan irakatsi behar da beste edozein disziplina bat bezala.
d) Hezkuntza orokorrean Arte Hezkuntzak, arte disziplinen ezagupenak eta berezko trebetasunen ikaskuntzak gehitu behar ditu.
Baieztapen hauek nabarmenki zera jasotzen dute:
e) Arte Hezkuntza ezin liteke sormenaren garapena eta autoadierazpena ematera soilik murriztua gelditu.
f) Arte Hezkuntzak ezin du Hezkuntza Orokorrean duen presentzia zuritu beste arloentzat erabilgarri eta laguntzaile gerta dakiekela esanez.
dugu, ez delako esku artean dituzten materialetan oinarritzen,baizik eta ekintza bultzatzen
duen helburuaren ulerpenean.
Baina, ez dugu ahaztu behar Haur Hezkuntzan, Arte Hezkuntzak jasotzen dituen eduki
batzuk lantzen joan behar direla. Haur adierazpenen bidez eta batez ere marrazkiaren bidez (Haurra sortzaile handia da garai honetan), irakaslea landu behar dituzten edukinez konturatuko da. Hau da, giza gorputzaren irudikapenean ezagutu beharko lukeena haurrak adierazten ez badu, bere adinera egokitzen den metodo bat beharko du,adierazi ahal izateko.
Etiquetas: arte hezkuntza, artea, disziplina, sormena
MARRAZKI LIBREA,MARRAZKI BALDINTZATUTA
Ikusitakoa ikusita ezinezkotzat jo behar dugu marrazki librearen benetazko askatasuna.
Aspalditik adierazpen libre izenakin ezagutzen dugun hori, logikoki, zenbait kultural zein indibidual faktorez erabat baldintzatutako praktika bat besterik ez da. Eta logikoa dela diogu, ekimen plastikoak eta arte ekimenak benetan komunikakorrak izateko gizartearen sistema sinbolikoaren parte izan behar dutelako.
Beste hitzetan esanda, erkidegoarentzako “ulergarriak” izan behar dute. Haurrak badu, hortaz, zenbait baldintzei kasu egin beharra eta helduok bere gizarteratze prozesu honetan lagundu egin beharko genioke.
Marrazkiaren garapenaren askatasuna baldintzatzen duten faktore hauek,batzutan,norberarenak izaten dira; adibidez, adimen prestakuntza, motorra eta grafikoarekin zerikusirik duten horiek. Baina bestetan kultur inguruneak jartzen dituenak izaten dira eraginkorrenak.
Gure kultur inguruneak marrazketaren funtzio adierazkorrari garrantzi handia ematen dio eta honek eragin handia izan du gure jarduera didaktikoetan.
Esate baterako, adierazpen librearen ondorioz subjetibotasuna eta erlatibotasuna nagusitzen
dira haur lan plastikoetan ebaluazioaren aukera bera ukatuz: nola baloratu daiteke norberaren autoadierazpena?
Baina ez da hau gure kultur ingurunean nagusia den sistema estetikoak haurraren jarduera
plastikoari eta marrazketaren didaktikari jartzen dion muga bakarra. Haurra txikitxikitatik
jabetzen da “naturalismoak” helduontzat duen garrantziaz eta trebetasun grafikoa lortzen duen heinean zirriborroaren saio esperimentalen emaitza aberatsak baztertu egiten ditu irudikapen figuratiboan buru belarri murgiltzeko3. Haur Hezkuntza garaian esperimentazioaren ardatza den tresna, material, forma, kolore, ehundura eta keinuaren eragina etenda gelditzen da,zoritxarrez, haurrak estrainekoz “itxuradun” forma lortzen duenetik aurrera. Helduok,sarritan ustekabean egiten baldin badugu ere, haurra aztertzen ari den irudikapenaren arazo berri honen garrantzia gehiegi azpimarratzen dugu.
Etiquetas: esperimentazioa, inguruneak, jarduera didaktiko, marrazki librea
2007-11-04
PROPOSAMEN DIDAKTIKO BATEN ARDATZA ETA ONDORIOAK
Galdera hauei erantzuteko garbi eduki behar dugu, lehenik eta behin, ezin dugula
gehiago marrazki libreaz hitzegin orain arte eman zaion zentzu berberaz, behintzat.
Librea baldin bada ez da izango inolako eraginaren menpe
ez dagoelako, baizik eta metodologikoki haurrari bere kabuz aritzea proposatzen zaiolako.
Abiapuntu hau finkaturik,esango genuke marrazkiaren praktika libreak esperimentazio
eta ikerketa plastikorako eremu preziatu bat eskaini beharko lukela. Haur Hezkuntza
garaian gertatzen den bezala,hementxe dauka haurrak bere saiakerak egiteko aukera,
bai prozedura edo teknika arloetan,bai adierazpenerako balibideak bilatzeko nahiean. Norabide
zehatzik gabekoesperimentazio honek norberakezohiko kodean aritzekoaukera paregabea eskainiko luke, benetazko autoadierazpenari bideak irekiz.
Bestalde, haurrak marrazki librean frogatu eta aplikatu beharko luke Arte Hezkuntzaren beste ataletan ikasitakoa.Gainontzeko ekimen didaktikoetan ikasi-erakatsi prozesuan lortutakoaren eskurapena frogatzeko eta neurtzeko osobide aproposa baita.Ezin ahaztu, amaitzeko, arteak
eta zehazki marrazkigintzak bete dezaken funtzio ludikoa.
Marrazki librea berdin gabeko aukera da artearen funtzio honetaz aritzeko.Laburbilduz, ondo dago marrazkigintzak gure eskolasistemak eskaintzen duen aisialdian mantentzea, baina derrigorrezko zeregintzat jo beharko dugu gaurko egoerari buelta ematea eta marrazkigintza
(Arte Hezkuntza, orokorrean)benetan ezagutza arlo bat bilakatzea.Edozein errealitate
paperezko bi dimentsiotan jartzeak arazo grafiko batzuk konpontzea eskatzen du eta
gure betebeharra izan beharko du arazo hauei aurre egin eta haurrari behar duen laguntza
eskaintzea. Marrazkigintzak arazoen konponketan arduratzen den beste edozein jardueraren
antzeko betebeharrak ditu eta besteen kasuetan gertadaitekeen bezala arazoen irtenbide
bilatze honek ez luke derrigorrez ekimen aspergarria izan behar.
Etiquetas: arte hezkuntza, haur hezkuntza, marrazki librea
2007-11-02
ARTEAREN GARRANTZIA HAURREN HEZKUNTZAN
Hain onuragarria izanik, nola liteke arteak hain leku eskasa izatea gure ikastetxeetan, eta gehienbat haur txikien eskoletan? Galdera honi dagokion erantzuna ez da batere erraza. Sarritan pentsatu ohi da arte kontuak ez direla haurrek uler ditzaketen horietakoak. Bestetan, haurraren adierazpena jarri izan da hezkuntza plastikoaren ardatz edo ekimen nagusi bezala, haurra bera aritzea dela garrantzitsuena pentsatuz.
Gauzak horrela, oso beharrezkoa zaigu aspaldiko sinesmen hauek baztertzea eta Arte Hezkuntzarako bide berriak jorratzen hastea. Honek ez du esan nahi, hala ere, plastika lantzeko erabiltzen diren eskola-epealdiek bere oraingo ezaugarriak erabat galdu behar dituztenik: atseginak eta lasaigarriak izatea edota sormenari zuzendurik egotea, alegia. Hau egokia bada ere, haurrarengandik berarengandik berez atera daitekeena ez da nahikoa.
Beste ezagutza arloetan gertatzen den bezala, norberaren adierazpen plastikoa Arte Hezkuntza orokor batek emango liokeen sistematizazioarekin jantzi behar dela pentsatzen hasi beharko dugu, behar bezala garatu nahi badugu behintzat.
Honek, gainera, Arte Hezkuntzaren arloa beste edozein eskola-diziplinarekin parekatzea ekarriko luke.Hasteko, arloaren izen berrira ere ohitzen hasi beharko genuke. "Arte Hezkuntza", kontzeptu bezala, "adierazpen plastikoa" baino zabalagoa da. Bigarrenak bere xede eta ahaleginak adierazpenaren prozedura zehatzera murrizten ditu. Lehenengoak, berriz, norberaren egite pertsonaletik haruntzago joanez, besteen lanen ezagutzarako, interpretaziorako eta ulermenerako tresna eta baliabidea izan nahi du. Eta horretarako, jakinduria hau guztia garatzeko, gure ingurune kulturalean ARTEA deitzen dugun giza ekimen horretan oinarritzen da.
Badakigu hasiera batean kolpeka, norabide zehatzik gabe abiatuko dela, baina pixkanaka-pixkanaka, gelako arazo praktikoak oinarri teoriko sendoekin giltzatuz, gure eskoletan "adierazpen librearen" aritze hutsetik haruntzago joan ahal izango dugu, behar bezalako Arte Hezkuntzaren helburuetara pauso sendoak emanez.
Etiquetas: artea, ezagutza, haurra, psikologia kognitiba
2007-10-29
PLASTIKA LANTZEKO MATERIALA
Etiquetas: berria, materialak, plastikako lanak, tresna
2007-10-27
MAGISTERITZAKO IRAKASGAIA:MUSIKA ADIERAZPENAREN GARAPENA
Magisteritzako unibertsitatean,artea lantzen den irakasgaia Musika da.
2.mailako irakasagaia da,eta lan praktikoak eta teorikoak egiten dira.
Lortu nahi diren helburuak hauexek inzango dira:
-Lengoaia ezagutzea,musika gureganatzeko ezinbesteko baliabide gisa.
-Musika entzumena garatzea.
-Zentzu erritmikoaren garapena lortzea.
-Noreberaren ahots-teknika eta Haur etapareko abesti-bilduma lantzea.
-Zenbait musika-tresnen teknika ezagutzea eta praktikan jartzea.
-Haur Hezkuntzarako Musikaren inguruko LOGSE ezagutzea.
Helburu hauek lortu ondoren,praktikara zuzen jo dezageku,eta umeekin musikako hainbat aktibitate landu ditzakegu.
Etiquetas: helburuak, irakasgaia, musika, umeekin
2007-10-26
Zer da ARTEA?
Hasteko,ez dago artearen definizio bakarra.Are gehiago,definizio ugari eta amaiezinak aurkituko ditugu autore eta epoka ezberdinen zehar.
Urruneko kultura eta epoketako objektu ezberdinei egokitzen zaien NOZIO ABSTRAKTOA dugu artea.Artearen kontzepzioak dauden epoka eta gizarteak bezainbeste dira.
Artea,munduaz egon daitekeen ideia,pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke,baina baita sentzasio,aldarte,mugimendu beharra,edo kezka baten adierazpide bezala ere.Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.
Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke,eta baita adierazteko modu ezberdinena ere.Arteari egiten zaion hurbilketa,errealitatearen hausnarketa gisa ulrtu behar da.
Etiquetas: artea, hausnarketa, nozio abstraktoa, pentsamendu
MAGISTERITZAKO IRAKASGAIA:ADIERAZPEN PLASTIKOA
Etiquetas: adierazpen plastikoa, ideia interesgarri, irakasgaia, irudimena, umeekin
2007-10-25
PLASTIKA LANTZEKO HELBURU OROKORRAK
Etiquetas: garapenak, haur hezkuntza, helburu orokorrak, plastika
2007-10-24
HEZITZAILEEN LANA
Haur Hezkuntzan profesional asko lan egiten dute,baina hori ez du esan nahi,dena bikain egiten dutenik,horregatik batzutan gauza oso garrantzitzu bat ahazten zaigu:
Guk geuk ere landu eta garatu behar ditugu gure abilidade artistiko eta estetikoak eskola dekoratzeko mugikariak, hormirudiak eta abar sortzen ditugunean, baita haurren lanak gurasoei erakusteko egiten ditugun karpetak osatzerakoan ere, Gabonetan edota ziklo amaierako jardueretan.
Hauxe da beharbada, kanpotik begiraturik, gure ekintzarik ikusgarriena eta denboran luzeen irauten duena.
Horrexegatik,ez dugu inoiz ahaztu behar umeei edozer gauza irakasteko,lehenegoz guk egindako lanetan ere ikusi behar dela,horrela haurrek beti izan dezakete eredu finko bat.
Etiquetas: abilidade artistiko, eredu, haur hezkuntza, profesionalak
Blog honi buruzko informazioa
Etiquetas: artea, haur hezkuntza, marrazketa librea, musika